http://www.mapuche.nl/


2014ko Urtarrilak 13
Mapuche: Werken Daniel Melinao Werken-a frogarik ez zegoelako libre utzi dute
WALLMAPU

Daniel MelinaoGaur goizean Angoleko Auzitegiak Daniel Melinao werken-a libre uztea erabaki du, Hugo Albornoz Carabineroaren heriotzaren egilekide karguetatik gaitzetsi ostean. Jazoera 2012an Wente Winkul Mapu Komunitatean pasatu zen istilu baten ondorioz.

Egoera korapilatsua zen, fiskaltzak 20 urteko kartzela zigorra eskatzen baitzuen, beste 10 urte huts egindako giza hilketarengatik eta azkenik beste urte bat Karabineroek erasandako kalteengatik, guztira 31 urteko kartzela zigorra. Honen aurrean, Maputxe komunitatea Auzitegiaren kanpoaldean batu zen Werken-a aske utzi zezaten eskatuz.

Fiskaltzak Auzitegian ezin izan du frogatu Daniel Melinaoren partaidetza poliziaren heriotzean, azterketa balistikoa sinesgarria ez zelako. Honen ondorioz, Werkena leporatzen zizkioten kargu guztietatik libre geratu da.