http://www.mapuche.nl/


2014ko Urtarrilak 8
9 UME MAPUTXE, EUREN ARTEAN 3 URTEKO UME BAT, ATXILOTUAK IZAN DIRA TXILEKO CURACAUTIN HERRIAN
WALLMAPU

Harridura Curacautineko Maputxe komunitateetan gaur goizean orain dela hiru egun Maputxeek berreskuratu zuten lursail baten desalojoaren ondoren. Liempi Colipi lof-ak (Maputxe komitatea) Fundo Santa Filomena lur-eremua errekuperatu du Curacautin hiritik gertu.

Txundiduraren arrazoia izan da 9 gazte atxilotuak suertatu izan direla, haien artean Cristofher Huenchullan Cheukepan 3 urteko ume bat; gertaera penagarria eta ezohikoa Maputxeek jasaten duten erreprezio polizialaren barruan.

Maputxeek erreklamatzen duten orubea 600 hektarea ditu, non okupazio etengabean egongo den legezko jabeen eskuetan, ordezkariek esan dutenez.