http://www.mapuche.nl/


Urria 9, 2013
Temukuykuyko emakume Mapuche baten testigantza dugu hau, legez kontrako indarkerian biktima.
Itzulpena: L_Euskera




Temukuykuyko emakume Mapuche baten testigantza dugu hau, legez kontrako indarkerian biktima, ehun militartu poliziek fisiko eta ahozko indarkeria erabili dute bere kontra. Gaur atxilotu ondoren, hurrengo egunean, azaroak 10, Tribunaletara bidaliko dute Txileko Carabineroek tratu txarrak sufritu dutelakoan. Hauek Susana Venegas Curinao-ren berbak dira.

"Goizeko hamarrak aldera berrezkuratutako soloetara oinez gindoazela (Mijael, gure bozeramailearekin), sekulako ondamena ikusi dugu. Carabineroak zeuden gure jendearen lur sailak suntzitzen.

Mijael operatiboaren arduradunarekin hitz egiteko asmoz hurbildu da eurengana, nik neure sakeleko telofonoarekin irudia grabatzen nengoelarik, 20 bat polizia gure werkenaren (bozeramaile) ondora gerturatu dira eta ostikoka hasi dira gure beraren kontra. Ni haien ondora joan naiz aska zezaten eskatuz, baina horren ordez bi polizia, biak emakumeak, Jara Tenientea eta beste 12 poliziaren artean harrapatu naute.

Burutik eta ileetatik oratu naute lurrera botatzeko asmoz, atzetik ostikadak ematen ari ziren bitartean, beste batzuek gogor eskuetatik hartu naute eta furgoira igo. Furgoi barruan emakume batek jasan dezakeen gauzarik okerrena pasatu zait, entzun ditudan irainik suabeenak "india puta, hija de borrachos, hedionda a culo, ..." izan dira. Irain hauek gutxi balira, Mapuche denak desagerrarazi egingo gintuztela entzun behar izan dut, Pinochetek komunistekin egin zuen legez.

Gero, Angolera eraman naute sufritu ditudan lesioak egiaztatzera, baina zein izan da nire sorpesa non erradiografiak eta eskanerrak ni kolpatu nauen poliziari egion dizkioten.

Niri handituta eta ubel ditudan eskuak begiratu dizkidate bakarrik."