http://www.mapuche.nl/
Tupu
| Argazkiak |

9 de octubre 2013
Euskera: 300 Chileko Carabinero indarrez sartu dira Komunitate Mapuche batean
Hainbat Mapuche zauritu eta atxilotu dituzte.
Argazkiak: Jaime Huenchullan Cayul - Itzulpena: L_Euskera

Jorge Huenchullan, Temucuicui Komunitatearen werkenaren iritziz (werken= bozeramailea), 300 polizia inguru indarrez sartu dira etxeak txikitzen, ardiak kolpatzen, orain arte 15 bat animali hilik suertatu dira eta beste 15 bat zaurituta, "denak peñien ardiak dira".

Informazio gehiago: http://t.co/5Csw4Z1P1j

Carabineroen Segurtasun Indarren operatiboak hainbat zauritu eta atxilotu utzi ditu Temucuicuin

"300 bat polizia indarrean sartu dira etxeak suntitzen, ardiak kotxeekin harrapatzen, orain arte 15 animali hilik daude eta beste horrenbeste zaurituta, denak peñi-enak dira (mapudungunez, anaia edo laguna esateko erabiltzen den hitza)", esan du Jorge Huenchullanek, Temucuicui Komunitatearen bozeramaileak.

Gaur goizean Carabineroen Indar Espezialen operatibo bat Temucuicuin dauden Mapuche komunitateetan sartu da, Temucuicui Tradizionalean eta Temucuicui Autonomoan, biak Ercilla herrian, La Araucania Eskualdean, Mapuche komuneroak René Urban laborariaren lursailetik ateratzeko asmoz.

Jorge Huenchullan, Temucuicui Komunitatearen werkenaren iritziz (werken= bozeramailea), 300 polizia inguru indarrez sartu dira etxeak txikitzen, ardiak kolpatzen, orain arte 15 bat animali hilik suertatu dira eta beste 15 bat zaurituta, "denak peñien ardiak dira". Uniformatuek werkenaren ama kolpatu dute ere, Paismapuche.org-en arabera.

Indar polizialak Montenegro eta La Romana onibarretara abiatu dira gero, René Urbanek inguruan dituen beste propietate batzuetara, bertan, han zeuden animali eta ereiteko lurrak ere kaltetuak izan dira.

Chileko Carabinero Gope
Chileko Carabinero